XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adin honetan ezagutzen dituzten liburuekin jolastea atsegin zaie, eta horrela Teo edo Ibai-ren liburuak begiztatzea oso gogokoa izango zaie.

Beste liburu-sorta aipatzekotan Txilibitu saila, Gabon bilduma, Maria Goikoarenak eta Kikilikon saila ere erabilgarriak dira adin honetan; liburu hauetan marrazkiak izugarrizko garrantzia du eta testuak gehienetan folklorean oinarrituak daude.

Arestian aipatutako azken bi bildumak, irakasleek edo gurasoek erabiltzekoak dira, haurrak berak hiru urte barru irakurriko ditu, baina orain eta zuk zeure eskutitzean, Antxon, irakasleentzako materiala ere eskatzen zenidan irakasleak erabiliko ditu.

Haurra letrak ikasten ari da eta laster ikasiko du hitzak eta esaldi sinpleak irakurtzen.

Garai honetarako, haurra irakurtzen hasten denerako (5 urtetik 7ra), badaude zenbait bilduma, eta berriena beharbada Baporea saila izango da (dena den, oraindik ez dute adin honetarako liburu zuririk atera); beste sail batzu zaharragoak dira, Benjamin bilduma, Lumabelar saila, Maria Goikoarenak eta bi, La Galera-Alegiak edo Axut.

Azken sail honetan, gainera, idazkera lotua (irakurtzeko errazagoa eta testu aldetik laburragoa) eta inprentazko idazkera ditugu.

Animismoak bultzatuta, ipuinak eta alegiak nahi izango ditu haurrak.

Herri-ipuinak, alegiak eta folkloretik hartutako hainbat elementu izango dira haurraren lehen irakurgaiak.

Hauekin batera, dena dela, zenbait ipuin moderno ere tartekatuko dira.

Oso testu gutxi eta marrazki ugari dituen liburua izango da.

Funtsezkoa delarik marrazkiaren papera.

Zazpi urterekin haurra liburuak irakurtzeko gai izango da.

Nahikoa liburu sinpleak izango dira oraindik, marrazkiak hitzak adina garrantzi duelarik, baina adin honetan istorioak irakurriko ditu, testu luze samarrak Piaget-ek 7 urtetik 11ra dagoen tarte horri Operazio Konkretuen Estadio deitzen dio; une honetan haurrak egiten dituen operazioak, ekintza barneratuak, atzeragarriak eta koordinatuak izan daitezke.

Beñat, oker ez banago, estadio honen hasieran dago.

Zazpi urte bete zituen, ezta?.

Ba, ikusiko zenuen bezala, oraindik ez da gai izango ekintza barneratuak, atzeragarriak eta koordinatuak burutzeko, baina prozesu horren hasieran dago.

Pixkanaka, ohartuko zinen zeu ere, Beñat bere zazpi urterekin dedukzioak ateratzen hasiko da eta geroago denbora manejatzera ailegatuko da (lehena eta geroa ulertuz).

Garai honetan fantasiaren munduak ez du muga zehatzik, eta haurrak ez ditu oso ongi bereiziko errealitatea eta fantasia.